OHARRA: SUBIJANAKO BIDESARIAREN ALDI BATERAKO IXTEA – AP-68
Bizilagunei jakinarazten dizuegu, Arabako Foru Aldundiak, datorren asteazkenean, *abuztuaren 26an*, fresatzeko eta zorua berritzeko lanak egingo dituela Subijanako ordainlekuko adarretan, AP-68an.
Lan horiek direla eta, aldi baterako itxiko da Subijanako bidesaria, datorren asteazkenean, abuztuaren 26an, 10:00etatik 20:00etara.
Itxita dagoen bitartean, ezin izango da AP-68ra sartu edo bertatik irten Subijanako ordainlekutik.
